Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero bezala, datozen Gabonetan ere izango dute erregeen kabalgatan opariak jasotzeko aukera Aizarnazabalgo haurrek. Horretarako, baina, izena eman beharko dute haien gurasoek. Kabalgata taldea osatzen dutenek jakinarazi dutenez, gaur zabaldu dute izen emate epea, eta azaroaren 21 izango da horretarako azken eguna. Liburtegian eman behar da izena, eta hamabi euro ordaindu beharko da haur bakoitzeko. Antolatzaileek adierazi dutenez, ez dute salbuspenik egingo epez kanpo apuntatzen direnekin.