Samiel jaien balorazioa egiteko bilera egingo dute bihar Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 9a

Udaletxeko bilera gelan izango da, 19:30ean.

Herriko jaiak igaro berritan, haien inguruko balorazioa egiteko bilduko dira bihar Aizarbazabalen. "Oraindik jaiak gogoan eta fresko ditugunez balorazio bilera egiteko momentu egokia da", azaldu du Aizarnazabalgo Udalak. Hala, bihar izango da batzarra udaletxeko bilera gelan, 19:30ean hasita. Batzarra herritar guztientzako irekia izango dela nabarmendu du udalak. Biharko bilerara joan ezin duten herritarrek festei buruzko iritzia emateko beste bide batzuk ere jarri ditu udalak: aizarnazabal.eus webgunera idatzita edota Jai Batzordeko kideren bati jakinarazita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide