Juan Carlos Irizar, artxiboko irudi batean. (Hitza)
Juan Carlos Irizar (Oñati, 1951) musikariak bere ibilbideko 37. diskoa aurkeztuko du larunbatean, Donostiako Akuariumean. Oraingo honetan, txirrindularitza aintzat hartuta osatu du diskoa, eta Aizarnazabalgo bizilagunari "inspirazio berezia" sortu dien txirrindulariei eskaini die musikariak azken lana:
Pedaleando.
Hogeita lau abestiz osatutako diskoa da
Pedaleando, eta abesti bakoitza garai desberdinetako txirrindulariei zuzendu die. Hain zuzen ere, honako txirrindulari hauek omendu nahi izan ditu abestien bidez: Joaquim Purito, Marco Pantani, Marino Lejarreta, Federico Martin Bahamontes, Joane Somarriba, Jesus Loroño, Mario Cipollini,
Abraham Olano,
Fausto Coppi eta Gino Bartali, Haimar Zubeldia, Antonio Barrutia, Miguel Indurain, Dina Bilbao, Ramontxu Gonzalez Arrieta, Manuel Delgado,
Eddy Merckx, Luis Ocaña, Jesus Aranzabal, Miguel Mari Lasa, Txomin Perurena, Jose Manuel Fuente Tarangu, Jose Maria Jimenez eta Benito Urraburu.
Larunbatean, 12:00etan hasiko da Irizarren aurkezpena, eta musikariak diskoan omendu dituen zenbait txirrindulari ere izango dira ekitaldian, hala nola Bahamontes, Olano, Lejarreta, Zubeldia eta Lasa.