Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aizarnazabalgo Samiel jaietako azken egunean, gaur igandea, jokatu dira Joxe Larrarteren Oroimenezko X. Pilota Txapelketako finalak. 22 urtez azpikoetan, Julen Alberdik eta Elizegik 22-20 irabazi dute finala, Agirreamalloaren eta Ibarlozaren kontra. Txapeldunak atzetik ibili dira partidaren hasieran, baina bukaera borrokatu baten ondoren irabaztea lortu dute.
Seniorretan, berriz, txapela Peru Labakak eta Bikuñak eskuratu dute. 22-19 irabazi diote Zubiriari eta Irazustabarrenari. Pilota partida ikustera joanda jende asko bildu da Aizarnazabalgo pilotalekuan.
Gaur arratsaldean ere Aizarnazabalen samieletako hainbat ekitaldi izango da:
16:00etatik 18:00etara: 12-16 urte bitartekoentzat mahai jokoak Zaharretxean.
17:00etan:Freshcool kale ikuskizuna, Tio Teronen semeak taldearekin.
18:00etan: Herri kirol jaialdi mistoa harrijasotzaileekin eta aizkolariekin.
Amaitzean: Txamukos mariatxi taldearekin dantzaldia.
Gero: jaiei amaiera emateko traka.