Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aizarnazabalen Samiel eguna ospatzen ari dira gaur. Gainera, eguerdi artean, bi herritarren ezkontzak jendearen ikusmina bereganatu du. Hala ere, herriko plazan Aizarnazabalgo sagardo txapelketarekin jarraitu dute. Bost baserritako sagardoek hartu dute parte aurtengo txapelketan: Zubiaurre, Etxabe Errota, Iturribide, Intxaurregi eta Sarasola Berri. Parte hartzaile gutxi izan arren, sagardo onak aurkeztu direla adierazi dute antolatzaileek. Azkenean, Iturribide baserriko sagardoak irabazi du txapelketa. Txapelketa ari zen bitartean, sagardoa edanaz, txorizo egosia eta gazta pintxoak jateko aukera izan dute bertaratu direnek. Behin ezkontza bukatu denean, jende asko bildu da jan-edanera eta dena gastatu dela azaldu dute antolaketan jardun dutenek.
Aizarnazabalen bihar iluntzera bitartean festak jarraitu egingo du.