Dozenaka lagunek argazki jendetsua atera zuten Altsasuko gazteei babesa agertzeko. (Aizarnazabalgo Gaztetxea)
Altsasuko auzian zigortutako zortzi gazteei babesa agertu zieten dozenaka lagunek atzo, hilak 22, Aizarnazabalen. Euskal Jai Eguna zela aprobetxatuta, atxilotuei "muxu bana eta besarkada bana" helarazteko argazki jendetsua atera zuten frontoian, festa eta aldarria uztartuz.
Joan zen ekainaren 8an jakinarazi zuen Altsasu auziko epaia Espainiako Auzitegi Nazionalak. Guztira, 79 urteko kartzela zigorra ezarri zien Altsasuko zortzi gazteei, "kalteak, desordena publikoa eta mehatxuak" eta "agintearen aurkako atentatua" delituak leporatuta. Apirilaren 16tik maiatzaren 4ra bitartean epaitu zituzten auziperatutako gazteak, 2016ko urrian taberna batean bi guardia zibilekin izandako liskar batengatik.