Aizarnazabalgo Euskal Jai eguneko paella janerako sarrerak salgai daude dagoeneko

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 5a

Hilaren 19ra bitartean erosi ahal izango dira txartelak Uztarri eta Troxka tabernetan. Paella janaz arduratuko diren boluntarioak behar dituztela jakinarazi du udalak.

Aizarnazabalen irailaren 22an ospatuko dute Euskal Jai eguna, eta dagoeneko jarri dituzte salgai egun horretan egingo duten paella janerako sarrerak. Hilaren 19ra bitartean eskuratu ahal izango dira, Uztarri eta Troxka tabernetan. Helduek hamar euro ordaindu beharko dute txarteleko, eta 12 urtera arteko haurrek, bost euro. Bestalde, paella jana antolatzeko eta egunean bertan lanean aritzeko boluntarioak behar dituzte, eta horiek udalarekin jarri beharko dute harremanetan. Besteak beste, paella janerako lekua egokitzea, bazkaria prestatzea, zerbitzatzea eta dena jasotzea izango dira boluntarioek egun horretan egin beharreko lanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide