'80 egunean' filmaren kartela.
Zinemaz aire zabalean gozatzeko aukera izango da uztaileko lehen hiru asteazkenetan Aizarnazabalen. Hirugarren urtez jarraian antolatu dute Zinea Kalean egitasmoa, eta gaur izango dute lehen hitzordua: Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako
80 egunean filma emango dute, plazan, 22:00etan hasita.
Gaurkoa bezala, Zinea Kaleanen barruan emango dituzten beste bi filmak ere euskaraz izango dira: Asier Altunaren
Amama, eta
Arantza Ibarra eta Alfonso Arandiak zuzendutako Zigortzaileak, azken hori bereziki gaztetxoei zuzendutakoa. Emanaldi guztiak 22:00etan hasiko dira. Berrikuntza gisa, aurten saioetako bat, hilaren 11koa, Saiatz auzoko Ermitta plazan egingo dute; beste biak herriko plazan izango dira.
Hau da 2018ko Zinea Kalean egitasmoaren egitaraua:
Gaur, asteazkena:
- 80 egunean (Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño, 2010). 22:00etan, plazan.
Uztailaren 11, asteazkena:
- Amama (Asier Altuna, 2015). 22:00etan, Ermitta plazan.
Uztailaren 18a, asteazkena:
- Zigortzaileak (Arantza Ibarra eta Alfonso Arandia, 2009). 22:00etan, plazan.