Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aizarnazabalgo Gaztetxeko hainbat kide herriko eskolan lanean aritu dira atzo eta gaur; eraikinaren sarreran eta gimnasioko korridorean paretetako adreiluak zuriz margotu dituzte, hain zuzen ere. Auzolana eta trukea praktikan jarri dituzte, horrenbestez, gazteek, "besteak beste, eskolakoek ere lagundu digutelako zenbait kontutan".
Atzo atera zituzten argazkietako batzuk dira hauek: