Salgai daude Aizarnazabalgo Zehatz auzoko jaietako afarirako txartelak

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 15a

Uztailaren 7an egingo dute San Kristobal festetako afaria eta txartelak gaurtik uztailaren 4ra bitartean erosi ahalko dira.

Zehatz auzoko San Kristobal jaiak ari dira gerturatzen, eta antolatzaileak prestaketa lanetan murgilduta dabiltza. Horrela, gaur bertan jarri dituzte salgai jaien barruan uztailaren 7an 21:00etan egingo duten afarirako txartelak. Aizarnazabalgo Uztarri eta Troxka tabernetan eros daitezke txartelak, uztailaren 4ra bitartean. Helduentzako txartelak 20 eurotan salduko dituzte, eta 13 eurotan, berriz, umeenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide