Altsasuko auziko gazteei babesa agertu diete Zubialde industrialdeko hainbat langilek

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 15a

Atxilo dauden gazteei babesa erakusteaz gain, bihar Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin nahi izan dute.

Zubialde industrialdeko zenbait langileak ateratako babes argazkia. (Urola Kostako LAB)
Aizarnazabalgo Zubialde industrialdeko hainbat enpresatako langilek Altsasuko auziko gazteei babesa agertu diete. Atzo, osteguna, atera zuten auziperatuei babesa helarazteko argazkia Zubialden, Altsasukoak aske! Utzi Euskal Herria bakean lelopean. Era berean, zortzi gazteen kontrako epaiaren aurrean "justizia exijitzeko" bihar Iruñean egitekoak diren manifestazioarako deia egin dute.
Hilaren 8an jakinarazi zuen Altsasu auziko epaia Espainiako Auzitegi Nazionalak. Guztira, 79 urteko kartzela zigorra ezarri die Altsasuko zortzi gazteei, "kalteak, desordena publikoa eta mehatxuak" eta "agintearen aurkako atentatua" delituak leporatuta. Apirilaren 16tik maiatzaren 4ra bitartean epaitu zituzten auziperatutako gazteak, 2016ko urrian taberna batean bi guardia zibilekin izandako liskar batengatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide