Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketa jokatuko da bihar, Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 11

Proba 19:00etan hasiko da, eta 40 txirrindulari inguruk parte hartuko dute guztira.

Joxe Larrarteren oroimenezko probaren artxiboko irudi bat. Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketa jokatuko da bihar, Aizarnazabalen. Bi maila lehiatuko dira: batetik, juniorrek eta emakumezkoek Joxe Larrarte Memoriala jokatuko dute, eta bestetik, 23 urtez azpiko gizonezkoek eta emakumezkoek Memorial Gervais proba jokatuko dute. Larrarte Memoriala 19:00etan hasiko da, eta txirrindulariek Aizarnazabaletik atera eta Beduarako joan-etorria egin beharko dute. Jarraian, Memorial Gervais proba jokatuko dute, eta txirrindulariek Aizarnazabal-Iraeta-Bedua-Aizarnazabal ibilbidea egingo dute. Guztira, 40 txirrindulari inguruk parte hartuko dute: hogei partaide izango dira proba bakoitzean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide