50. urteurrena ospatu du Obe Hettich enpresak

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 2a

Aizarnazabalgo Obe Hettich enpresan ospakizun eguna dute gaurkoan. Altzarientzako teknikak lantzen dituzte lantegian, eta 50 urte bete dituzte zeregin horretan. Hori dela eta, ospakizun jaia egin dute gaur. 11:00etan hasi da ekitaldia, enpresaren kanpoaldean. Lantegiko arduradunek hitz batzuk esan dituzte, enpresaren ibilbideari errepasoa eginez. Ekitaldia amaitzeko, agurra dantzatu du dantzari batek, eta instalazioak bisitatzeko aukera izan dute gero han bildutako guztiek. 13:00etan, haur nahiz helduentzako jarduerak izan dira, eta, bukatzeko, mokadutxoa egin dute bertaratutakoek. Jende ugari bildu da ospakizunean. Hona hemen bertan hartutako irudiak: [flickr_set id="72157697534169465"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide