Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goizeko 11:00etan mural margoketarekin hasita, egun osorako prestatu dute egitaraua. 70 lagunek eman dute bazkaltzeko izena, arratsaldean elektrotxaranga ibiliko da kaleetan, eta gauean erromeria izango dute Adiskide gaztetxean.
Etzi, larunbata, Gazte Eguna ospatuko dute Aizarnazabalen, aspaldiko partez. Garai batean egiten zuten festa eguna zenbait urtez egin gabe egon ondoren, aurten berriro antolatzea erabaki dute. Egun osorako egitaraua prestatu dute horretarako Adiskide gazte taldekoek. 11:00etarako jarri dute lehen hitzordua, mural margoketarako, eta hortik aurrera, gaueraino luzatuko da festa giroa. 70 lagunek eman dute bazkaltzeko izena, arratsaldetik iluntzera elektrotxaranga ibiliko da kaleetan, eta gauean erromeria izango dute Adiskide gaztetxean, besteak beste.
Hau da maiatzaren 26rako prestatu duten egitaraua:
11:00. Mural margoketa.
12:00. Bolo txapelketa.
Ondoren, triki poteoa.
14:00. Herri bazkaria.
Ondoren, jolasak.
19:00-21:00. Elektropikala elektrotxaranga.
00:00. Erromeria, Adiskide gaztetxean.
Ondoren, DJ Ol_Ber.