Samiel Txiki jaiak ospatuko dituzte asteartetik aurrera Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 4a

Samiel Txiki festak ospatuko dituzte Aizarnazabalen datorren astean. Hiru egunetako egitaraua prestatu du udalak, eta asteartean, Samiel Txiki Egunean, hasiko dira jaiak. Dena den, ostiralean eta larunbatean ere hamaika ekintza egingo dituzte herrian. Hemen ikus daiteke egitaraua: MAIATZAK 8, ASTEARTEA. SAMIEL TXIKI EGUNA. - 18:00etan. Meza. - 19:00etatik 22:00etara: Laja eta Narbaizarekin erromeria. MAIATZAK 11, OSTIRALA. - 19:00etan: Alaitsu dantza taldearen emanaldia. MAIATZAK 12, LARUNBATA. - 10:00etatik aurrera: Esku pilota txapelketako finalak. - Ondoren: Krosa. - Amaitzeko: Txorizoa banatuko dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide