Txapelketaren antolatzaileak eta pilotariak gaur Bergaran egin duten aurkezpenean. (Bergarako Udala)
Ostiralean, maiatzak 4, Aizarnazabalgo frontoian jokatuko dituzte egun horretan bertan hasiko den Gipuzkoako Erremonte Txapelketako finalerdiak. 19:00etan hasiko dira partidak, eta Segurolak eta Barrenetxeak Urtegaren eta Ionen aurka neurtuko dituzte indarrak lehen partidan. Bigarrenean, berriz, Urriza eta Agirrezabala Ezkurra II.aren eta Etxeberria III.aren aurka ariko dira nor baino nor. Partida horietan nagusitzen diren bi bikoteek jokatuko dute txapelketaren finala igandean. 17:00etan izango da partida, Bergarako pilotalekuan. Aurretik, Juaneneak eta Zubirik Ansa II.aren eta Zalduaren kontra jokatuko dute lagun arteko partida. Partidak 35 tantutara izango dira.
Partidetarako sarrerak doakoak izango dira, eta pilotalekuetako txarteldegietan eskuratu ahalko dira. Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak, Oriamendi 2010 enpresak nahiz Aizarnazabalgo eta Bergarako udalek antolatu dute txapelketa, eta erakunde horietako ordezkariek herritarrei partidetara bertaratzeko deia egin diete.