Aizarnazabalgo Adiskide gazte taldeak antolatuta, Adiskide Fest musika jaialdia egin zuten larunbatean. Herriko hainbat txokotara eraman zituzten zuzeneko doinuak arratsaldetik aurrera.
Zumaiako Blowling Soul taldeak ireki zuen jaialdia Uztarri tabernan emandako kontzertuarekin. Haien ostean, Slaktuis Azkoitiko taldeak eskaini zuen zuzeneko emanaldia Troxkan. Gauean, aldiz, Aizarnazabalgo Gaztetxera iritsi zen musika. Deus Ez Azkoiti-Eibarko taldea eta Hartz Azkoitiko taldea igo ziren oholtzara.