Aizarnazabalen izan da Ainhoa Aizpuru diputatua, LandaGipuzkoa+ programaren emaitzak ezagutzeko

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 26a

Elektrizitate sarea eta argiteria publikoa hobetzeko plana, eta Etxabe jauregira eta Saiatz auzora doazen bideak berritzeko lanak diruz lagundu ditu aldundiak egitasmo horren bidez.

Ainhoa Aizpuru, atzo Aizarnazabalen. (Gipuzkoako Foru Aldundia) Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatua Aizarnazabalen izan zen atzo, LandaGipuzkoa+ programaren barruan udalerri horretan egin dituzten lanen emaitzak ezagutzeko. Bereziki 2.500 biztanletik beherako udalerriei zuzenduta jarri zuen martxan egitasmo hori Gipuzkoako Foru Aldundiak, "herri txikietan ere herri handiagoetan dauden zerbitzu eta ongizate mailak ziurtatzeko" helburuarekin. Aizarnazabali dagokionez, batetik, elektrizitate sarea eta argiteria publikoa hobetzeko plana lagundu du diruz aldundiak LandaGipuzkoa+ programaren bidez, 8.300 euro ingururekin; kaleko argiteria LED teknologiara egokitzeko materiala instalatu dute. Bestetik, aldundiak 70:000 euro jarri ditu Etxabe jauregira eta Saiatz auzora doazen bideak berritzeko lanetarako. Egindako lanen emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen atzoko bisitan Aizpuruk, Mari Karmen Arregi alkateak eta Lurralde Orekako zuzendari Iñaki Labakak lagunduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide