Urola ibaiaren emaria zaintzeko web kamera jarri dute Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 24a

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Obra Hidraulikoen zuzendaritzako webgunean ikus daitezke une oro kamera horrek jasotako zuzeneko irudiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bost web kamera jarri berri ditu lurraldeko ibai nagusien emaria zaintzeko. Horietako bat, Urola ibaiari dagokiona, Aizarnazabalgo aforalekuan kokatu du. Kamera horiek zuzeneko irudiak eskaintzen dituzte eta aldundiaren Obra Hidraulikoen zuzendaritzako webgunean ikus daitezke irudi horiek, une oro; lotura honetan ikus daitezke Aizarnazabalgo kameraren irudiak. Altzolan (Deba ibaikoa); Lasarte-Orian (Oria ibaiakoa); Ereñozun (Urumea ibaikoa); eta Oiartzunen (Oiartzun ibaikoa) jarri dituzte beste lau kamerak. Guztietan, ibaiak itsasoratzen diren lekutik gertuen dauden aforaleku edo kontrol guneetan ezarri dituzte web kamerak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide