Adiskide Fest musika jaialdia egingo dute larunbatean, Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 23a

Jaialdiaren kartela. (Hitza) Aizarnazabalgo Adiskide gazte taldeak antolatuta, Adiskide Fest musika jaialdia egingo dute larunbatean. Lau taldek kontzertuak eskainiko dituzte, eta herriko hainbat txoko musika doinuz girotuko dituzte arratsaldetik hasita. Blowling Soul taldeak irekiko du jaialdia. 19:00etan, doako kontzertua eskainiko du Zumaiako taldeak Uztarri tabernan. 20:00etan, berriz, Slaktuis Azkoitiko taldearen emanaldia hasiko da. Troxkan izango da bigarren kontzertua, eta doako sarrera izango du. Gaueko kontzertuak, berriz, Gaztetxean izango dira. Deus Ez Azkoiti-Eibarko taldea eta Hartz Azkoitiko taldea taularatuko dira, 22:30etik aurrera. Gaztetxeko kontzertuek hiru euroko prezioa izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide