Aztuiren kontzertua izango da ostiralean, Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 17a

Aizarnazabalgo Indamendi adinekoen etxean kontzertua emango du ostiralean Juan Aldalur Aztuik. Soinujoleak ordubete inguruko emanaldia eskainiko du Jurgi Ituartek panderojolearekin batera, 22:00etatik aurrera. Gazte, heldu eta adinduei zuzendutako kontzertua izango da, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertaratzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide