Jan Sano eta Bizi Pozik azokan parte hartzeko eman daiteke izena

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 12a

Ekainaren 2an egingo dute aurtengo edizioa, zazpigarrena. Posturen bat jarri nahi duenak udaletxean eman behar du izena.

Iazko Jan Sano eta Bizi Pozik azoka. (Hitza) Inguruko nekazariek eta artisauek hitzordua izango dute aurten ere Aizarnazabalen ekaineko lehen larunbatean. Jan Sano eta Bizi Pozik azokaren zazpigarren edizioa egingo dute bertan ekainaren 2an, eta azoka horretan parte hartu nahi dutenentzako izen ematea irekia du dagoeneko Aizarnazabalgo Udalak. Horrela, aurtengo Jan Sano eta Bizi Pozik azokan posturen bat jarri nahi duten nekazariek zein artisauek herriko udaletxera jo beharko dute, ondorengo bi telefono zenbakietako batera deituta: 943-89 70 53 edo 634 95 40 86 (Alkatetza).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide