Inda Mendi jubilatuen etxea. (Aizarnazabal.eus)
Inda Mendi jubilatuen etxeko tabernaren lehiaketa
bertan behera utzi zuen Aizarnazabalgo Udalak iazko abenduan, inork ez zuelako eskaerarik aurkeztu epearen barruan. Ordutik itxita egon da gunea, baina lokalari erabilera emateko asmoarekin, herriko jubilatuei bertan egoteko aukera eskaini die udalak, guneari beste erabilera bat eman bitartean.
Astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:00etara, eta larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, 17:30etik 21:00etara zabalduko dute. Giltza Maria Jesus Aranburuk izango du, eta lokalera joan nahi duenak, harekin harremanetan jarri beharko du.