Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako
Handia filma ikusgai izango da bihar, osteguna, eta etzi Aizarnazabalen. Emanaldiak Lauburuko proiekzio gelan eskainiko dituzte, eta euskaraz izango dira. Bihar 19:00etan hasita eskainiko dute filma. Ostegunean, berriz, 21:30ean izango da ikusgai
Handia.
Altzoko erraldoia bezala ezagutzen zen Migel Joakin Elizegiren inguruko istorioa kontatzen du
Handia filmak. Gaitz baten ondorioz 242 zentimetro garai ere izan zen, eta garai hartan ezagutzen zen pertsonarik altuena izan zen. Ondorioz, Europan zehar herrialdez herrialde ibili zen, erakustaldiak eskaintzen.
Donostiako 65. Zinemaldiko Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen Altzoko erraldoiaren istorioa pantaila handira eraman duen filmak. Hori ez ezik, Euskal Zinemaren Irizar saria ere jaso zuen
Handiak, eta aurtengo Goya sarietatik hamar sarirekin itzuli zen.