Lizarrak eta urkiak landatu dituzte Aizarnazabalgo Zuhaitz Egunean

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 23a

Zuhaitz Eguna izan dute gaur Aizarnazabalen. Bazkalondoan, Basakaitz eskolako 15 ikasle tartean zirela, zuhaitz berriak landatzen aritu dira Etxabe jauregi ondoko bide berriaren alboetan. Guztira, 35 zuhaitz landatu dituzte: 30 lizar eta 5 urki.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide