Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zuhaitz Eguna egingo dute ostiralean, martxoak 23, Aizarnazabalen. Etxabe auzoan egingo dute jarduera, 15:30ean. Etxabe palazio ondoko bide berriaren alboetan zuhaitzak landatuko dituzte, herriko Basakaitz ikastetxeko ikasleekin batera. Herritar guztiak gonbidatu dituzte landaketara.