Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkenengoetan bezala, 'Autoestimua haurtzaroan' gaia landuko dute. 18:00etan izango da, Indamendi zahar etxean.
Aizarnazabalgo Guraso Eskolaren barruan saio berria egingo dute etzi, martxoak 21. Azken saioetako ildotik, Autoestimua haurtzaroan gaia jorratuko dute bertan. "Umearen izaera eta horrek gizartean eta bere inguruarekin dituen jokaerak baldintzatzen dituen puntua da hau", azaldu dute antolatzaileek. Hori dela eta, haurrak eta nerabeak dituzten gurasoei egin diete dei etziko saioan ere parte hartzera, "ea horrela bizikidetza baketsuagoa eta errespetuzkoagoa lortzen dugun denon artean".
Guraso Eskolaren martxoko saioa 18:00etan hasiko da, Indamendi zahar etxean.