Aizarnazabalgo Gaztetxean San Patrizio eguna ospatuko dute larunbatean

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 15a

Afaria eta garagardo dastaketa egingo dituzte, eta txartelak aurrez eros daitezke. Gaur, berriz, bilera irekia dute Gaztetxean, 21:30ean.

St. Patrick's Day, Irlandako zaindari San Patrizioren eguna ospatzeko festa antolatu dute Aizarnazabalgo Gaztetxean larunbat gauerako. Afaria eta garagardo dastaketa egingo dituzte, guztia Irlandako musikarekin girotuta. Etziko festarako txartelak aurrez eros daitezke; Uztarrin eta Troxkan jarri dituzte salgai, 15 eurotan. Larunbatekoa baino lehen, gaur iluntzean bertan badute beste hitzordu bat Gaztetxean. Abenduan martxan jarri zuten prozesuaren barruan, bilera ireki berri bat egingo dute, 21:30ean hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide