Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoaren 8arekin lotutako ekitalditaldiekin jarraitu dute gaur, martxoak 10, Aizarnazabalen. Eguerdian adin guztietako herritar talde batek parte hartu du herriko lehen Lilatoian. Aizarnazabalgoa mistoa izan da, korrika egitera animatu diren mutikoek ere parte hartzeko aukera izan dute. Zortzi zenbakia osatuz egin dute herrian barrena ibilbidea parte hartzaileek; batzuk, gainera, gogoarekin gelditu eta bigarren itzuli bat ere eman diote ibilbideari.
Gero, lasterketaren ondoren, Martxoaren 8ko ekitaldiak bukatzeko, Mikel Elkartean babarrun jana egingo dute.
Horrez guztiaz gainera, Gaztetxekoen ekimenez, Aizarnazabalgo kale batzuetan emakume izenak dituzten kartelak daude jarrita egunotan.