Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Karta jokoan aritzeko aukera bikoitza izango da gaur gauean Aizarnazabalgo Gaztetxean. 22:30ean hasita, Mus eta Eskoba Txapelketa jokatuko dute bertan. Ordu erdi lehenago, 22:00etan, irekiko dute izen ematea.
Sailkapeneko aurreneko lau bikoteek jasoko dituzte diru sariak: izen ematearekin bildutako diruaren erdia izango da irabazleentzat, %25 bigarren bikotearentzat, %10 hirugarren sailkatuentzat, eta %5 laugarren postuan gelditzen direnentzat.