Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aizarnazabalen hainbat emakumek bat egin dute martxoaren 8ko deialdiekin. Emakumeok planto. Zanpatzen eta azpiratzen gaituzten sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko! lelopean elkarretaratzea egin dute gaur (martxoak 8) eguerdian udaletxearen aurrean. Segidan, kalerik kale ibili dira pankarta aurretik hartuta. Aizarnazabalgo eskolan, berriz, ordubeteko geldialdia egin dute irakasleek.
Gaur, martxoak 8, arratsalderako beste elkarretaratze bat deitu dute emakumeek: 20:00etan egingo dute udaletxearen aurrean. Ondoren, 21:00etan, Sufragistas filma emango dute, Gaztetxeko zineklubean.
Larunbatean, martxoaren 10ean, jarraituko dute martxoaren 8arekin lotutako ekitaldiek Aizarnazabalen. 12:00etan, Lilatoia egingo dute. Ondoren, babarrun jana, Mikel elkartean. Bazkarian parte hartzeko izena emateko azken eguna gaur, osteguna, da. Izena Liburutegian edo 634 95 40 86 telefono zenbakian eman behar da.