Bertso afaria izango da ostiralean Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 13a

Uztarri tabernan izango da, eta Andoni Egaña eta Iker Zubeldia ariko dira kantuan. Afarirako txartelak Uztarrin eta Troxkan eros daitezke, eta bihar izango da horretarako azken eguna.

Ostiralean, otsailaren 16an, bertso afaria izango da Aizarnazabalgo Uztarri tabernan. Andoni Egaña eta Iker Zubeldia bertsolariak ariko dira kantuan, 21:00etan hasita. Afarirako txartelak Uztarrin eta Troxkan eros daitezke, eta bihar, asteazkena, izango da horretarako azken eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide