Aizarnazabal kolorez eta dantzaz bete dute inauterietan

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 10a

Aizarnazabalen Inauteri festarekin hasi zituzten atzo karnabaletako ospakizunak, eta jai giroa izan zen nagusi arratsalde osoan zehar: eskolan, festa egin ondoren, txokolate beroa izan zuten ume eta gazteek, eta, ondoren, musika eskolakoek kalejira egin zuten kalez kale. Horrez gain, Alaitsu dantza taldeak inauterietako jaialdia eskaini zuen. Ikusi atzo arratsaldeko argazkiak, hemen: [flickr_set id="72157663543691757"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide