Santa eskean atera dira Aizarnazabalgo herri eskolako ikasleak ere

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 6a

Eskualdeko beste hainbat txokotan bezala, Aizarnazabalen ere ez dute hutsik egin santa eskeko koplek. Basakaitz Herri Eskolako laugarren, bosgarren eta seigarren mailetako ikasleak, atzo, Santa Ageda egunean, aritu ziren herrian zehar kantuan. Eguraldiaren ondorioz, azkenean ez ziren Zubialde eta Etxabe auzoetara joan, baina kaleak girotu zituzten egunean zehar. Ikasleen senideek prestatutako hamaiketakoarekin indarrak hartzeko aukera izan zuten eskean aritu zirenek. [flickr_set id="72157692333857284"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide