Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Adiskide bertso elkarteak antolatuta, 25 laguneko taldea eskean atera da gaur goizean, Aitor Mendiluze eta Maialen Belardi bertsolariekin eta herriko trikitilariekin.
Santa Ageda egunaren bueltan, kopla doinuak ari dira izaten nagusi eskualdeko herri askotan atzo, gaur, bihar eta etzi. Aizarnazabalen, esaterako, Adiskide bertso elkarteak antolatuta, 25 laguneko taldea eskean atera da gaur goizean, eta baserriz baserri joan dira bertso kantuan. Aitor Mendiluze eta Maialen Belardi aritu dira bertsotan, eta herriko trikitilariek giroa alaitu dute soinu eta pandero doinuekin. Santa eskean bildu duten dirua herriko bertso eskolarentzat izango da. Astelehenean, berriz, Basakaitz herri eskolako ikasleak goizean zehar eskean ibiliko dira herrian. Hona hemen aizaranazabaldarren santa eskeko hainbat irudi:
[flickr_set id="72157663313496497"]