Familia ugarientzat hobariak jarriko ditu Aizarnazabalgo Udalak.
Familia ugaria osatzen duten titularren alde, hobariak daude ondasun higiezinen gaineko zergan. Ondasun higiezien gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren arabera, familia ugarien titularitatea duten zergadunen edo subjektu pasiboen alde, ondoko hobari hauek ezarriko ditu Uadalak: %40a, 3 seme alabako familia ugarientzako; %50a, 4 seme alabako familia ugarientzako eta %60a, 5 seme alaba edo gehiagoko familia ugarientzako. Onuradunek eskaerak egiteko azken eguna otsailaren 28a izango da. Diru laguntza eskatzeko aurkeztu beharreko agiriak, berriz, Aizarnazabalgo Udalaren
webgunean eskuratu daitezke.