Aurten ere egingo dute San Silbestre proba Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 29a

12:00etan hasiko da proba, eta haurrek, gazteek nahiz helduek parte hartuko dute proban. Hirugarrenez egingo dute Kirol Elkarteak antolatutako San Silbestre lasterketa herrian.

Hirugarren urtez jarraian aizarnazabalgo bizilagunek urteari bukaera lasterketa emateko aukera izango dute; izan ere, aurten ere antolatu du Aizarnazabalgo Kirol Elkarteak giro ederrean ospatzen duten San Silbestre lasterketa. 12:00etan hasiko da proba, eta haurrek, gazteek nahiz helduek parte hartuko dute proban. Ez dago aurrez izena eman beharrik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide