Aizarnazabalgo Altunak irabazi du II. Saizar Idi Dema Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 26a

Aizarnazabalgo Altunak irabazi du II. Saizar Idi Dema Txapelketa. (Argazkia: Ibon Errazu) Aizarnazabalgo Unai Egañak eta Ander Etxabek irabazi zuten larunbatean II. Saizar Idi Dema Txapelketa, 52 plaza, bi zinta eta 5 zentimetro egin ondoren. Gipuzkoako Kintopeko Ligako finala Aizarnazabalgo probalekuan jokatu zen, eta Altunarekin batera lehiatu ziren Orioko Oliden eta Arroako Etxetxo, 1.800 kiloko harriarekin. Irabazleek 1.400 euro, ,mantak eta garaikurrak jaso zituzten; bigarren sailkatuek, berriz, 1.200 euro eta garaikurra eta 1.000 euro eta garaikurra. Hona hemen sailkapena:
1. Altuna
  • Idien pisua: 1.148 kilo
  • Itzainak: Unai Egaña eta Ander Etxabe
  • Gainkarga: 72 kilo
  • Egindako lana: 52plaza, 2 zinta eta 5 zentimetro
2. Oliden
  • Idien pisua: 1.131 kilo
  • Itzainak: Iñaki Oliden eta Ramon Ibarzabal Iketza
  • Gain karga: 46,5 kilo
  • Egindako lana: 52 plaza, zinta bat eta 93 zentimetro
 
3. Etxetxo
  • Idien pisua: 1.165 kilo
  • Itzainak: Iñaki Urrutia eta Galder Bolano
  • Gainkarga: 97,5 kilo
  • Egindako lana: 44 plaza.
Hona hemen finaleko hainbat irudi:
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide