Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako autobusa antolatu du Aizarnazabaleko Adiskide bertso eskolak

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 16a

Autobusa 08:00etan aterako da Uztarri aurretik, eta erabiltzaileek 12 euro ordaindu beharko dituzte.

Bihar, igandea, jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017ko final handia Barakaldoko BEC-en. (Argazkia: 'Bertsoa.eus') Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako biharko finalerako autobusa antolatu du Aizarnazabaleko Adiskide bertso eskolak. Barakaldoko BECen jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, eta hara joateko autobusa 08:00etan aterako da Uztarri aurretik. Antolatzaileek "puntualtasuna" eskatu dute, eta autobusa erabili nahi dutenek 12 euro ordaindu beharko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide