Aizarnazabalgo Adiskide gazte taldeak bilera deitu du biharko, taldearen egoeraz hitz egiteko

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 30a

Herritarren parte hartzea gero eta txikiagoa dela nabaritu dute gazte taldeko kideek, eta herritarren ideiak entzun eta Gaztetxearen funtzionamendua hobetzea nahi dute. 18:00etan elkartuko dira, Gaztetxean.

Aizarnazabalgo Adiskide gazte taldeak bilera irekia antolatu du biharko, ostirala. "Zer ari da pasatzen gure herrian? Zergatik dugu gero eta parte hartze txikiagoa?" galderak egin dituzte gazte taldeko kideek, eta diotenez, beraiei ere gauza bera gertatatzen zaie; hau da, herritarren parte hartzea gero eta txikiagoa dela nabaritzen dute Adiskide taldean.  Azaldu dutenez, "benetan kezkatzen" ditu gaiak, eta, hori dela eta, "freskotasun eta ideia berrien bila" dabiltza. "Nolako gazte taldea izatea gustatuko litzaizuke? Zer nolako egitasmoak nahi dituzu herrian? Bueltaka darabilkizun ideia hori gauzatzeko gure kooperazioa izatea gustatuko litzaizuke? Gazte taldearen parte izan nahi duzu?, galderak egin dizkiete herritarrei. Gai horiez guztiez eta kontu gehiagoz hitz egiteko bilera irekia antolatu dute Aizarnazabalen, herritar guztiei zuzenduta. Gaztetxean elkartuko dira, bihar, 18:00etan. Herritarren ideaik entzun eta Gaztetxearen funtzionamendua hobetzea nahi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide