Indamendin izango dira emanaldiak. (Aizarnazabalgo Udala)
Datorren ostiralean, azaroak 24, bi dokumental eskainiko dituzte Aizarnazabalgo Indamendi zahar etxean, 19:15ean hasita:
Akabuko martxea eta
Dominika. Lehen filma, Zegamatik Uribe kostara urtez urte egin ohi zen bidea berregin duten senar-emazte artzainen ingurukoa da.Transhumatzi bide hori 1980. hamarkadan egin zen azkenengoz, eta, emanaldiaren ostean, Zorronta baserrian bizi izan ziren Eli Arrillaga eta Mikel Etxezarreta egongo dira horren inguruan solasean.
Dominika, berriz
, zortzi minutuko dokumentala da, eta, bertan, emakumeek artzantza munduan duten rola lantzen dute. Larunbatean, azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarekeriaren Aurkako Eguna denez, egoki ikusi dute lan hori ematea.
Bestetik, larunbatean, Emakumeen Kontrako Indarekeriaren Aurkako Egunaren harira,
Volar dokumentala emango dute, leku berean. Lanean, bederatzi emakumek lehen pertsonan beren esperientzia kontatuko dute. Emakunderen produkzio bat da, eta Bertha Gaztelumendik zuzendu du. Dokumentala erdaraz bada ere, euskaraz azpititulatua dago.