Lauburu eraikina. (Hitza/Nerea Uranga)
Aizarnazabalgo Udalak Lauburuko gelen erabilerari buruz bilera deitu du azaroaren 15erako (asteazkena). Bilera 20:00etan izango da, Lauburuko aretoan. Batzarra gela horiek ekintzetarako erabiltzen dituztenei eta erabiltzeko asmoa dutenei zuzendutakoa da. Udalak gaiari lotutako ordenantza berri bat onartu du, eta, besteak beste, horren berri emango dute erabilerarako arauak, baldintzak, tarifak eta abar azalduz.