Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
19:00etan izango da bodyboardlari zumaiarraren hitzaldia, eta ikus-entzunezko proiekzioarekin osatuko dute saioa
Aizarnazabalgo Kirol Jardunaldien azken saioa izango da ostiralean, Alex Uranga bodyboardlariaren eskutik. Zumaiarrak bere ibilbidearen berri emango du 19:00etan, Gaztetxean, eta ikus-entzunezko bideo bat ere eskainiko dute.
Joan zen urriaren 20an hasi ziren Aizarnazabalgo Kirol Elkarteak antolatutako jardunaldiak, Iñaki Osa Goikoetxea puntista zumaiarrarekin hitzaldiarekin. Azaroaren 3an, berriz, Jorge del Cid eta Nerea Odriozola rallyetako pilotu eta kopilotu diren senar-emazteak eskaini zuten solasaldia.