Iñaki Osa Goikoetxearen hitzaldiarekin hasi dira Aizarnazabalgo Kirol Jardunaldiak

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 24a

Jorge del Cidek eta Nerea Odriozolak eskainiko dute hurrengo solasaldia azaroaren 3an izango da. Ondorengo saioa azaroaren 10ean izango da, eta Alex Uranga bodyboarlariak emango du hitzaldia.

Joan zen urriaren 20an hasi ziren Aizarnazabalgo Kirol Jardunaldiak, Iñaki Osa Goikoetxea puntista zumaiarraren hitzaldiarekin. Datozen bi asteetan ere hitzaldi bana izango da. Azaroaren 3an izango da hurrengo hitzordua; hain zuzen ere, Jorge del Cid eta Nerea Odriozola rallyetako pilotu eta kopilotu diren senar-emazteek eskainiko dute solasaldia. 19:00etan izango da azpeitiarren hitzaldia, Gaztetxean, eta bideo emanaldia ere eskainiko dute. Hirugarren eta azken solasaldia Alex Uranga bodyboardlari zumaiarrak emango du. Azaroaren 10ean izango da hitzaldia, 19:00etan hasita, eta saio horretan ere bideo emanaldia emango dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide