Aizarnazabalen San Miel jaietan bete-betean dira, eta, gaur, Trikitilari Gazteen V. txapelketa jokatu dute herriko frontoian. Bost bikote lehiatu dira txapelketan, eta Izaro Oleaga eta Jurgi Ituarte aizarnazabaldarrak nagusitu dira, 118,10 puntu lortuta. Txapela, garaikurra eta 200 eurona jaso dituzte txapeldunek. Haien atzetik Araitz Etxaniz azkoitiarrak eta Enaitz Alberdi azpeitiarrak osatutako bikotea geratu dira, 112,8 puntukin.
Frontoia herritarrez bete da, hamazortzi urtetik beherako bost bikote igo dira oholtza gainera, trikitixa, fandangoa, porrusalda edota fandango piezak eskaintzera.
Ostegunean hasi ziren festak Aizarnazabalen, eta
bihar izango da jaiez gozatzeko azken eguna.
[flickr_set id="72157687292987084"]