Bihar hasiko dira Aizarnazabalgo samielak

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 27a

Igandera bitartean ospatuko dituzte festak Aizarnazabalen. Larunbat gauean autobus zerbitzu bereziak izango dira Zestoatik eta Zumaiatik.

Joan den astean Euskal Jai Eguna ospatu zuten Aizarnazabalen. (Ainitze Agirrezabala) Joan den asteburuan motorrak berotu zituzten Aizarnazabalen Euskal Jai Egunarekin, eta orain, Samiel festen txanda iritsi da. Bihar hasi eta igandera bitartean ospatuko dituzte festak, eta egitarau oparoa prestatu dute datozen egunetarako. Bestalde, larunbatean gaueko autobus bereziak jarri ditu Lurraldebusek. Hainbat linea indartuko dituzte egun horretan: alde batetik, Zumaiatik 23:00etan aterako da autobusa Aizarnazabalera, eta goizaldera, 04:30ean, Aizarnazabaldik Zumaiara autobus zerbitzua izango da. Bestalde, Zestoatik Aizarnazabalera joateko 23:30ean zerbitzua izango da, eta, ondoren, Aizarnazabaldik 04:00etan aterako da autobusa, Zestoara. Lurraldebusek jakitera eman duenez, indarrean dagoen gaueko tarifa kobratuko da. Hona hemen festetako egitaraua: Bihar, Umeen Eguna -11:00-13:00. Puzgarriak. -13:00. Apar festa. -15:00-18:00. Puzgarriak. -18:00. Txokolatada. -19:00. Lehen, orain eta beti txupinazo antzeztua Adiskide bertso elkartearen eskutik. -Ondoren, txupinazoa eta buruhandiak. -20:00. Umeentzako berbenatxoa Martxango taldearekin. -23.00. Berbena Basajaun taldearekin. Ostirala, Samiel eguna -10:00. Diana herriko txistulariekin. -11:00. Meza Nagusia -Ondoren, XXXIII. Sagardo Lehiaketa, txorizo dastaketa eta herritarren arteko bolo txapelketa. -16:00. Zezen txikiak eta poniak. -18:00. IX. Joxe Larrarte Memorialaren finalak. -19.30. Txamukos mariatxien emanaldia. -21.00etatik aurrera. Herri afaria, Sagar Dantza Lehiaketa eta berbena Zesuma taldearekin. Irailak 30, larunbata -10:30. Elkarrekin ginkana. -16:30. XIII. Mus eta Eskoba Txapelketak, eskolaren azpian. -17:00. Trikitilari Gazteen V. txapelketa. Partaideak: Leire Uranga - Nerea Lopetegi (Zestoa), Intza eta Maria Illarramendi (Zestoa), Araitz Etxaniz (Azkoitia) - Enaitz Alberdi (Azpeitia), Iker Sukia – Ane Urretabizkaia (Lazkao) eta Izaro Oleaga - Jurgi Ituarte (Aizarnazabal). -19:00-21:00. Elektrotxarangarekin kalejira. -22.30. Bertso jaialdia, Atari Soro frontoian. Partaideak: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia etaUnai Mendizabal. -00:30. Kontzertua: Mesura eta Egurra eta Kitto. Urriak 1, igandea -10.00-10:30. Kalejira Musika Eskolako trikitilariekin. -12:30. Meza Nagusia -Meza amaitzean, Arragoa taldearekin umeentzako ipuin musikatuak. -16:00. Aizarnazabalgo VII. Gazteen Eskuzko Pilota finalak. -18:00. Herri kirol jaialdia herriko plazan. -Euskadiko harrijasotzaileen txapelketa. Partaideak: Julio Jimenez, Gorka Etxeberria, Mikel Lopetegi, Odei Iruretagoiena, Xabier Peñagarikano eta Aimar Irigoien. -Marka berriaren ezarpena: Joxe Ramon Iruretagoinea Izeta II 100 kiloko kopako harria esku batekin jasoko du minutu batean. -Ondoren. Bide Batez taldearekin dantzaldia, eta, amaitzeko, Trumoi traka.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide