[ARGAZKI BILDUMA] Eguraldia eta umore ona lagun, Aizarnazabalgo Euskal Jai egunean

Ainitze Agirrezabala 2017ko irailaren 23a

Baserritarrez jantzita atera dira aizarnazabaldarrak gaur kalera, Euskal Jai eguna ospatzera. Goizetik hasita, egitarau zabala ari dira ospatzen, giro paregabean. Artzain txakur txapelketa, taberna ibiltariarekin kalejira, paella herrikoia, eskuzko pilota partidak eta taberna ibiltariarekin poteoa izan dituzte, besteak beste. Aurten, gainera, urtemuga borobila izan du artzain txakur txapelketak, eta, beraz, hamargarren urtemuga berezia antolatu dute. Pello Segurolak eta Pello Pagadizabalek berdinketa egin dute, 298 punturekin, baina lanak egiten denbora gutxien Segurolak pasatu du Argirekin, eta, beraz, txapela Azpeitiko Matxinbenta auzoko artzainak jantzi du. Pagadizabal eta haren Sutan txakurraren atzetik, berriz, hirugarren postuan Jose Antonio Arrillaga sailkatu da Txiki txakurrarekin, 286 puntu eskuratuta. Bestalde, aurreko urteetako txapeldunei oroigarri bana eskaini diete. Eta eguna bukatzeko, iluntzean, 23:00etatik aurrera, Fan&Go taldearekin berbena izango dute. Hona hemen Aizarnazabalgo Euskal Jai egunak eman duena, argazkitan: (Irudiak: Ander Etxegoien eta Haritz Gorriti) [flickr_set id="72157689479226595"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide