Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilaren 21a arte, astearte eta ostegunetan egingo dituzte saio irekiak eskolako gimnasioan, 21:00etan hasita.
Aizarnazabalen hil bukaerako jaiei begira lanean ari dira herriko eragileak. Horrela, Alaitsu dantza taldeak entsegu saio irekiak antolatu ditu, irailaren 23ko Euskal Jai egunean dantzatuko dituzten mutxikoetan parte hartu nahi duten herritarrei zuzenduta. Gaur hasiko dituzte entseguak eta, hilaren 21a bitartean, asteartero eta ostegunero egingo dituzte saioak. Eskolako gimnasioan egingo dituzte, 21:00etan hasita.
Euskal Jai eguna San Miel festen aurrekaria izango da aurten ere. Samieletako txupinazoa hilaren 28an botako dute, eta urriaren 1a arte luzatuko dira aurtengo jaiak.