Aizarnazabalgo Zehatz auzoan sankristobalak ospatzen ari dira

Nerea Uranga 2017ko uztailaren 9a

Gaur, igandea, herri kiroletako jaialdia izan dute, auzoko plaza bete jende dela.

Aizarnazabalgo Zehatz auzoan sankristobalak ospatzen ari dira egun hauetan, gaur arratsaldean herri kiroletako jaialdia izan dute, eta auzoko plaza jendez bete da. Harrijasotzen izetatarrek jardun dute, Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a eta Jakes (9 urte) eta Unax (6 urte) Iruretagoiena haurrek. Izeta II.ak esku bakarrarekin 100 kiloko harriarekin jardun du lanean, besteak beste. Jakesek 30 kilokoa altxatu du eta Unaxek 14 kilokoarekin egin ditu lanak. Aizkoran, berriz, erakustaldia Txapartegi eta Zaldua aizkolariek eman dute. Bihar, astelehena, San Kristobal eguna ospatuko dute Aizarnazabalgo Zehatzen. 12:00etan meza nagusia eta autoen bedeinkapena izango dute auzoko ermitan. Jarraian, txikiteoa Jone eta Irati trikitilariekin. Arratsaldean, 17:30etik aurrera, haurrentzako jolasak eta txokolate jana izango dira. Ondoren, erromeria izango da Laja II.arekin eta Narbaizarekin. [flickr_set id="72157685960832946"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide