Aizarnazabalgo Zehatz auzoan prest dituzte sankristobalak

Urola Kostako Hitza 2017ko uzt. 5a, 09:50

Urtero bezala, herri kirolak egingo dituzte Zehatz auzoan. (Eneritz Albizu Lizaso) Aizarnazabalgo Zehatz auzoan sankristobalak ospatuko dituzte larunbatetik astelehenera bitartera, eta beste urte batez, herri kirolak, musika saioek eta umeentzako ekintzek hartuko dute tarte berezia. Festek irauten duten egun guztietan erromeriak egingo dituzte, eta eguraldi txarra eginez gero, elizpean izango dira saioak. Aizarnazabalgo Udalak honako egitaraua prestatu du:
  • UZTAILAK 8, LARUNBATA
19:00-20:30: Jaien hasiera eta Luntxa, Izer eta Alabierrekin. 21:00: Auzo afaria. 23:00: Erromeria goizaldera arte, Izer eta Alabierrekin.
  • UZTAILAK 9, IGANDEA
12:00: Pintxo potea, Ansorregi eta Larrañagak alaituta. 18:00: Herri kirol saioa. Harria jasotzen: Jose Ramon eta Odei Izeta. Aizkoran: Luis Mari Txapartegi eta Xabier Zaldua. Jarraian, 21:00ak arte: Txikiteoa trikitilariekin. Afal ondoren: Erromeria, Ansorregi eta Larrañagarekin.
  • UZTAILAK 10. ASTELEHENA. SAN KRISTOBAL EGUNA. 
12:00: Meza Nagusia eta autoen bedeinkapena, auzoko ermitan. Jarraian: Txikiteoa Jone eta Irati trikitilariekin. 17:30: Ume jolasak. Jarraian: Txokolatada. 19:00-20:30: Erromeria Laja II.a eta Narbaizarekin. Afalondoren: Erromeria Laja II.a eta Narbaizarekin, festei amaiera emanez.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide